
Fanzine hau 2019 urtean itzuli du askekintzak. Lehen edizioa 2015ean kaleratu zuen Jauria eragileak gazteleraz.
Jauriaren hitzetan:
Fanzine hau pertsona oso desberdinen arteko batasunetik sortzen da, helburu amankomun batekin: hitzak direnak eta ez direnak batzea, elkarrekin askatasunaren alde borrokatu dezagun. Gure bide eta momentuak desberdinak dira, eta ez dugu zertan guztiok ados egon orri hauetan azaltzen diren modu edo edukiekin, baina oinarri argi batetik abiatzen gara: autoritate mota guztien aurka borrokatzen dugu, zapalkuntza mota guztien aurka.
Beraz, ezin dugu inor utzi gure ekintza edo pentsamenduetatik at, gure enpatiatik edo anarkiaren bilaketatik at, “generoa” edo “espeziea” bezalako etiketengatik, inposatuak eta arbitrarioak direnak. Argi dugu sistema kapitalista autoritario heteropatriarkalak guztia zeharkatzen duela eta desberdintasun gisa aurkezten dizkiguten horiek, finean, ez direla hain desberdinak. Beraz, kidetasunaz hitz egingo dugu batez ere, elkar laguntzeko ideia batzuk emanez. Bitartean, zer suntsitu eta zer eraiki beharko genukeen pentsatzen jarraituko dugu, egunen batean, denok aske izan gaitezen.
I. Alea
Iruzkinik gabe