Iaz Zaunk talde antiespezista sortu zuten Iruñerrian. Hala ere, Zaunk ez zen hutsetik sortu; Iruñerriko zenbait ekintzaile antiespezistak Erein izeneko prozesua jarri zuten martxan, otsailean, eskualdean ariko zen eragile bat sortzeko asmoz. Blog sarrera honen bidez, Erein prozesua deskribatzen duen txostena eskuragarri utzi nahi da modu digitalean, berau jaisteko egin klik hemen.
Iruñerrian espezismoaren kontra lanean segitzeko gogoz ziren ekintzaileek jarri zuten martxan Erein prozesua. Otsailean formakuntza landu zuten; martxoan, berriz, eztabaida saioak egin zituzten. Apirilekoa izan da talde berria eratzeko azken urratsa: oinarriak jarri eta gero, Zaunk sortu zuten, Iruñerriako antiespezisten topagune izateko.
Zaunk eragilearen asmoa Iruñerrian antiespezismoa indartzea eta zabaltzea da. Asmo horiek Erein prozesuan egindako formakuntza eta eztabaida saioen bidez ezarri ziren.
Zaunk kolektiboko kideek bertze eragileen eta ekintzaileen esku jarri nahi dute egindako lanketa, modu digitalean, bertze ekintzaile eta taldeei lagungarri izango zaielakoan, bai eta talde bat sortu nahi dutenei oinarri bat eskaintzeko ere.
Kolektibo berriko kideek 37 orrialdeko txosten batean jaso dituzte egindako urrats horiek guztiak. Dokumentua jaisteko egin klik hemen.
Iruzkinik gabe