Nor gara
Gure helburuak eta oinarriak
NOR Euskal Herria Antiespezista helburu zehatz eta argi batekin jaio da: Euskal Herrian mugimendu antiespezista indartsu eta koordinatu bat sortzea, eta nabarmentzea animalien askapenaren aldeko borroka politikoa dela. Gizaki gisa ditugun pribilegioei buruz hausnartzera bultzatu nahi dugu, borroka egin ahal izateko gainerako animaliak baztertzera eta zapaltzera eramaten gaituen sistemaren aurka. Antiespezismoa sustatzeko eta sendotzeko euskarazko edukiak sortu eta zabaldu nahi ditugu. Euskal Herriko beste talde antiespezisten esku jarri nahi ditugu eduki horiek, indarrak batzeko asmoz. Justizia sozialaren aldeko jarrera garbia hartu nahi dugu, eta hori lortzeko ezinbestekoa da sentitzeko gai diren beste animalien interesak kontuan hartzea. Talde antiespezista eta abolizionista bat gara, bai eta transbertsala ere: feministak, antikapitalistak eta euskaltzaleak. Jarrera politiko horiek guztiak gure jardun antiespezistan islatzen saiatzen gara, eta, hala, azpimarratzen dugu animalien askapena justizia sozialerako beste borroka bat dela. Zapalkuntza baten kontrako borrokak ezin baitu beste zapalkuntza bat justifikatu.
EUSKAL HERRIKO TALDE ANTIESPEZISTAK
Aktibismoa egin nahi baduzu, gertuen duzun talde antiespezistarekin harremanean jar zaitezke: