Ekitaldiak kargatzen
Ekitaldiak aurkitu

Event Views Navigation

Igarotako Ekitaldiak › Elkarretaratzea

Ekitaldiak zerrenda nabigazioa

otsaila 2019

Larruen erabileraren aurkako performancea

2 otsaila, 2019 @ 3:00 pm - 5:00 pm
Bilbo, Arriaga plaza
Bilbo,
+ Google Map

Bilboko Animalistak taldeak performancea eginen du gizakiz besteko animalien larruaren erabilera salatzeko. Gizakiek baliatzen dituzten jantzi bilakatzeko, haztegietan esplotatzen dituzten animalien errealitatearen berri eman nahi du ekinaldiak. Parte hartu nahi duenak, taldeko kideekin jarri behar du harremanetan. 15:00-17:00etan izanen da ekitaldia (zehazteke dago ordua).

Informazio gehiago »

Salburuan basurdeak hiltzeko erabakiaren aurkako elkarretaratzea

10 otsaila, 2019 @ 12:00 pm
Gasteiz, Andra Mari Zuriaren plaza
Gasteiz,
+ Google Map

Gasteizko Udalak arkulariak kontratatu ditu Salburuako basurdeak hiltzeko, eta erabaki horren aurka elkarretaratzera deitu du Gasteizko Talde Antiespezistak (Equipo Antiespecista Gasteiz). Otsailaren 10ean eginen dute, 12:00etan, Andra Mari Zuriaren plazan. Gasteizko agintariek erran dute Salburuan "basurde gehiegi" dagoela, eta, egoera horri aurre egiteko, animaliok hiltzeko aukera baino ez dute jarri mahai gainean. Lau arkulari kontratatu ditu udalak basurdeak hiltzeko.

Informazio gehiago »

Ehizaren aurkako ekinaldia

16 otsaila, 2019 @ 5:00 pm
Iruñea,

Nafarroako Animalien Askapena (Libertad Animal Navarra) taldea ehizaren aukako ekinaldia prestatzen ari da. Ehizari buruzko informazioa zabaltzea eta, performance baten bidez, jarduera hori salatzea da asmoa. Iruñeko Gazteluko plazan eginen dute protesta, otsailaren 16an, 17:00etan. Parte hartu nahi duenak jo dezala antolatzaileengana.

Informazio gehiago »

uztaila 2019

Zezenketen aurkako elkarretaratzea, Azpeitian

31 uztaila, 2019 @ 5:30 pm
Azpeitia, Zezenak hiltzeko plazaren aurrean + Google Map

Azpeitiko Oinatz Elkarte Animalistak elkarretaratzea antolatu du, zezenketen kontra. Uztailaren 31n eginen dute, 17:30ean hasita, zezenak hiltzeko plazaren aurrean.

Informazio gehiago »

abuztua 2019

Idi demaren aurkako elkarretaratzea, Gasteizen

9 abuztua, 2019 @ 11:30 am - 11:30 pm
Gasteiz, Foruen plaza + Google Map

Gasteizko Equipo Antiespecista kolektiboak elkarretaratzera deitu ditu herritarrak, idi demen aurka egiteko. Protesta abuztuaren 9an eginen dute, 11:30etik aurrera, hiriko Foruen plazan.

Informazio gehiago »

abendua 2019

Animaliak erabiltzen dituzten azoken aurkako protesta

19 abendua, 2019 @ 12:00 pm
Plaza Berria, Plaza Berria
Gasteiz,
+ Google Map

Gasteizko Equipo Antiespecista taldeak elkarretaratzera deitu du, abenduaren 19rako, gizakiz bertzeko animaliak erabiltzen dituzten azokak salatzeko. Plaza Berrian izanen da, 12:00etan.

Informazio gehiago »

urtarrila 2020

Larruen erabileraren aurkako elkarretaratzea

11 urtarrila, 2020 @ 1:30 pm
Arriaga antzokian, Arriaga plaza, 1
Bilbo,
+ Google Map

Animaliok taldeak elkarretaratzera deitu du, hilaren 11n, larruen erabilera salatzeko. Arriaga antzokiaren aurrean eginen dute, 13:30ean hasita.

Informazio gehiago »

otsaila 2020

Ehizaren aurkako elkarretaratzea

29 otsaila, 2020 @ 1:30 pm
Arriaga, Arriaga plaza, 1
Bilbo,
+ Google Map

Ehizaren aurkako elkarretaratzera deitu du Animaliok taldeak, Bilbon, 'Ehiza sarraskia da' lelopean. Otsailaren 29an eginen dute, 13:30ean, Arriaga antzokiaren aurrean.

Informazio gehiago »
+ Export Events

Instagram

Instagram has returned invalid data.

Jarraiguzu!

Send this to a friend