2 Komunikatuak kategoriarentzako sarrera

Antiespezistok grebarekin bat

Antiespezistok grebarekin bat

Euskal Herriko hainbat eragile antiespezistak bat egin dugu urtarrilaren 30eko grebarekin, eta greban parte hartzera deitu nahi ditugu herritarrak.  Grebaren aldarriekin bat egiten dugu: bizitza,…

Instagram

  • Zoo eta akuarioen barruak aztertzen- Sendaviva: "Natur parke bat dela sinetsarazi nahi die Sendavivak bisitariei. Hori izan da, 2004. urtean ateak ireki zituenetik, arduradunek zabaldu nahi izan duten mezua. Errealitatea, baina, bertzelakoa da, erabat: mundu osoko hamaika espezietako 800 norbanako itxita dituzte zentro horretan. Zoologiko bat da, alegia. Animaliok, gainera, gizakientzat pentsatutako eta prestatutako atrakzio eta jolasen ondoan daude itxita, eta, ondorioz, zoologikoa zabalik dagoen bitartean, bisitarien zarata eta atrakzioetan jartzen duten musikaren bolumena sufritu behar dute. Hori gertatzen da Sendaviva ez delako natur parke bat; hori gertatzen da Sendaviva zoologiko bat delako, eta zoologiko guztietan bezala, gizakiz bertzeko animalien interesei gailentzen zaie sarrera, bazkaria eta dendako panpina ordaintzen dituzten bisitarien kontsumitzeko interesa."
. Jarraitu irakurtzen gure BIOko estekan .
.
.
. #GezurrakAgerian #AnimalienAskapena #sendaviva #zoo #akurio
  • Bisitatutako zentroak 8 izan dira. Sei Euskal Herrian: Donostiako Aquariuma, Miarritzeko Itsas Museoa, Getxoko akuarioa, El Karpin, Basondo, eta Senda Viva; eta beste 2 Kantabriako (Espainia) Cabarceno eta Santillana del Mar-eko zoologikoa. Azken bi hauek jasotzen duten euskal bisitari kopurua ikusita hartu da erabaki hau. Santillana del Mar-eko zooan eskuorriak euskaraz eskaintzen dituzte eta Cabar-cenok Euskal Herriarekin duen erlazioa ezin ukagarria da.
.
.
Irakurri informe osoa gure BIOko estekan .
.
.
#GezurrakAgerian #animalienaskapena #zoo #akuario #aquarium
  • [Informea]

Gaitasun, baliabide eta indarrak mugaturik inguruko zooen azterketa zehatzena saiatu gara egiten. Subjektiboak izan daitezkeen argumentuak alde  batera utzi eta frogatuta dauden egitateekin sortu dugu informe hau. 
Irakurri/deskargatu gure BIOko estekan.
  • [Argazki Erreportajea - Zoo eta Akuarioen gezurrak agerian]
Euskal Herriko eta inguruetako zoo eta akuarioetan egindako argazki sorta. 
1- Makako lehoi-buztanduna - Zoo Santillana del Mar
2- Otso Artikoa- Zoo Santillana del Mar
3- Egiazko kareta - Miarritzeko Itsas Museoa
4- Lemurra - Sendaviva
5- Afrikar elefante kumea - Cabarceno
6- Elefante Afrikarra - Cabarceno
7- Foka - Miarritzeko Itsas Museoa
8- Hartz arrea - Cabarceno
9- Sumatrako orangutana -  Zoo Santillana del Mar
10- Fokak - Miarritzeko Itsas Museoa

#GezurrakAgerian
. #zoo #aquarium #acuario
  • 'Egungo kapitalismo espezistaren logikak eusten die milaka eta milaka norbanako zapaltzen dituzten zoo eta akuarioei, eta logika horren arabera, gizakiz bertzeko animaliak etekin ekonomikoa lortzeko salgai hutsak dira. Animalion zaintza, espezien kontserbazioa eta ingurumen heziketa  zapalkuntzaren logika hori ezkutatu nahi duten etiketak baino ez dira, Nor kolektiboko kideek egin duten ikerketak agerian utzi duenez. Euskal Herriko eta ondoko zortzi esplotazio zentrotan egon gara, animalion egunerokoa dokumentatzen. Itxialdiak eragindako gaixotasunen lekuko izan gara, bertzeak bertze.' Textuaren jarraipena, informea, argazki erreportajea eta bide erreportaje luzea BIOko estekan aurkituko duzue. Informatu zaitez zentro hauek betirako itxi ditzagun! 
#GezurrakAgerian
.
.
.
.#animalienaskapena  #antiespezista #euskalherria
#animaliak #esplotazioa #beganismoa #beganoa #antiespezismoa #euskara #borroka #basquecountry #animalliberation #antiepeciesism #zapalkuntza
  • 2019ko udaran zehar, Nor kolektiboko kideek gizakiz besteko animaliak entretenimendurako erabiltzen dituzten hainbat esplotazio zentro ikertu ditugu. Zehazki, Euskal Herriko eta inguruko zortzi zoo eta akuariotan izan ziren: Donostiako Aquariuma, Miarritzeko Itsas Museoa, Getxoko akuarioa –itxi berri dute–, Kantabriako (Espainia) Cabarcenoko eta Santillanako zoologikoak, Bizkaiko Karpin eta Basondo, eta Nafarroako Senda Viva. Ikerketaren bitartez, esplotazio zentro horietan deskubritutakoak biltzea eta salatzea dugu asmo; izan ere, argi ikusi dugu horietan guztietan gatibu dauzkaten norbanakoei ukatu eta zapaldu egiten zaizkiela oinarrizko eskubide eta interesak, gizakien entretenimendu hutserako. Gizakiz besteko animalien erabilera bidegabe hori zuritze aldera, hiru gezurretan oinarritzen dira era horretako esplotazio zentroak. ----------------------------------------------- A lo largo del verano de 2019, el colectivo Nor investigó diversos centros de explotación que utilizan animales no humanos para el entretenimiento. En concreto, visitaron ocho zoos y acuarios de Euskal Herria y sus alrededores: el Aquarium de Donostia, el Museo Marítimo de Biarritz, el acuario de Getxo, que acaba de cerrar, los zoológicos de Cabárceno y Santillana de Cantabria (España), Karpin y Basondo de Bizkaia, y Senda Viva de Navarra. A través de este trabajo pretenden reunir la información obtenida en estos centros de explotación y denunciar lo que en ellos acontece. Y es que en todos ellos se han encontrado con individuos cautivos cuyos derechos e intereses fundamentales son vulnerados para el entretenimiento de algunos humanos. Para justificar la utilización injusta de estos animales este tipo de centros de explotación recurre principalmente a tres mentiras.
  • Madrilgo asanblada antiespezistak @acabemosconelespecismo k COVID19aren harira argitaratutako komunikatua euskaratu eta bertan azaltzen diren ideiekin bat egiten dugu. Irakurri artikulu osoa gure BIOko estekan. Hemen lehen zatia: 
COVID-19REKIN EDO GABE, GARRANTZITSUA DA BORROKA ANTIESPEZISTAREN ERDIGUNEAN GIZAKIZ BESTEKO ANIMALIAK KOKATZEA

Hilabete batzutik hona, koronabirusaren krisiari buruzko lehen berriak jasotzen hasi ginenetik, mugimendu antiespezista eta beganoak abeltzaintza industrialaren eta COVID-19, SARS, hegazti gripea edota txerri gripea bezalako pandemien sorreraren arteko harremana salatzen ahaleginak egiten ikusi dugu. Estrategiak honetan datza:  Herritarrei gaur egungo pandemia global gehienen ustezko arrazoi zoonotikoaren berri ematea.  Biztanleak konbentzitzea, etorkizunean pandemiak saihesteko behar-beharrezkoa dela abeltzaintza industriala abolitzea.

Ez da zaila estrategia mota horren adibideak aurkitzea: ia erakunde antiespezista edo animalista handi guztiek egin dituzte ekintzak edo kanpainak ildo horretan (Million Dollar Vegan, Mercy for Animals, Franz Weber Fundazioa, Anima Naturalis, Animal Save Movement, Animal Rebellion edo PETA). Zenbait Komunikabide eta foro beganoetan geroz eta toki gehiago duen diskurtsoa da, Gary Yourofsky, Paul McCartney, Jane Goodall, Earthling Ed eta Keegan Kuhn bezalako mugimenduko zein kanpoko pertsona ospetsuen babesarekin. Ez dugu zalantzan jartzen pandemien eta abeltzaintza industrialaren arteko harremana benetakoa denik, baina ez zaigu interesatzen horretan sartzea. Pena ematen digu antiespezismoa bezalako mugimendu legitimo eta serio batek bere planteamenduekin hain etsita egotea eta hain konfiantza gutxirekin, bere mezua alde batera uzteko gai dela ikusteak, bere jatorrizko helburuekin zuzenki bat ez datozen diskurtso batzuk bereganatzeraino (jatorrizko helburu horiek lortzeko kaltegarriak izan daitezkeenak ere). #covid19 #pandemia #bienestarismo
  • Hurrengo asteartean animalien egoera salatzen duen ikerketa lan berri bat kaleratuko dugu. Beste espezieetako norbanakoak esplotatzen dituztenen gezurrak agerian uztea izango da ikerketaren helburua. 
#GezurrakAgerian
.
.
.
.
#ikerketa #animalienaskapena  #antiespezista #euskalherria
#animaliak #esplotazioa #beganismoa #beganoa #antiespezismoa #euskara #borroka #basquecountry #animalliberation #antiepeciesism #zapalkuntza

Jarraiguzu!

Send this to a friend