Ekitaldiak kargatzen
Ekitaldiak aurkitu

Event Views Navigation

Igarotako Ekitaldiak

Ekitaldiak zerrenda nabigazioa

abuztua 2019

Zezenketen aurkako kalejira, Tafallan

17 abuztua, 2019 @ 5:00 pm
Tafalla, Plazan + Google Map

Tafalla Antiespezistak eta Tafallako Talde Animalistak (Gata) zezenketen aurkako kalejirara deitu dituzte herritarrak. Abuztuaren 17an eginen dute, 17:00etan hasita. Plazatik abiatu, eta, herriko karrikak zeharkatu ondoren, zezenak hiltzeko plazara joanen dira. Han, hitzik erran gabe, gaitzespena agertuko diete plazara joaten direnei. Gizakiz bertzeko animaliak erabiliko ez dituzten bestak nahi dituzte Tafallan ere.

Informazio gehiago »

Zezenketen aurkako manifestazioa, Bilbon

24 abuztua, 2019 @ 5:00 pm
Bilbo, Ametzola plaza + Google Map

Bizkaiko Kolektibo Antitaurino eta Animalistak zezenketen aurkako manifestaziora deitu du, Bilbon. Abuztuaren 24an eginen dute protesta. Ametzola plazan hasiko da, 17:00etan.

Informazio gehiago »

iraila 2019

Tatuaje jai solidarioa animalien alde

8 iraila, 2019 @ 10:00 am - 7:00 pm
Txantxarreka gaztetxea, Heriz pasealekua, 33
Donostia,
+ Google Map

Tatuaje jai solidarioa eginen dute igandean, hilaren 8an, Donostiako Txantxarreka gaztetxean, 10:00etatik 19:00etara. Pintxoak eta barra izanen dira egun osoan. Irabaziak animalien esplotazioa salatzeko kanpaina baterako erabiliko dira.

Informazio gehiago »

Hitzaldi sorta, planetarekin eta bertze animaliekin dugun harremanari buruz

23 iraila, 2019 @ 5:30 pm
Ignacio Barriola gelan, EHUko campusean
Donostia,
+ Google Map

Gizakiok planetarekin eta bertze animaliekin dugun harremanari buruz gogoeta egiteko hitzaldi sorta antolatu du Donostiako Fridays For Future taldeak. Astelehenean eginen dituzte, hilaren 23an, EHUko Donostiako campusean. 17:30ean, larrialdi klimatikoa izanen da lehen hitzaldiko¬† gaia; beganismoaz eta ingurumenaz ariko da Ibai Vegan, 18:15ean; eta, 19:00etan, berriz, Nor taldeko bozeramaile Maialen Saguesek antiespezismoaren oinarriak azalduko ditu.  

Informazio gehiago »

Animalien askapenaren aldeko pintxoak

26 iraila, 2019 @ 6:00 pm - 8:00 pm
Berkanan, Bakea kalea, 5
Gasteiz,
+ Google Map

Gasteizko Equipo Antiespecistak ekinaldia antolatu du, animalien askapenaren aldeko baliabideak lortzeko: pintxoak dastatzeko aukera izanen da, ostegunean, hilaren 26an, Gasteizko Berkanan tabernan, 18:00etatik 20:00etara.

Informazio gehiago »

urria 2019

Pintxopotea, Paraiso Interespecie babeslekuaren alde

4 urria, 2019 @ 6:00 pm
Hegoetxea taberna, Medina de Pomar, 9
Bilbo,
+ Google Map

Ostiralean, urriaren 4an, pintxopote solidarioa eginen dute, Bilbon, Paraiso Interespecie babeslekuaren alde. Hegoetxea tabernan izanen da, 18:00etan hasita.

Informazio gehiago »

Gizakiz bertzeko animalien eskubideen aldeko manifestazioa

5 urria, 2019 @ 12:30 pm
Durango, Udaletxe plaza + Google Map

Durangaldea Antiespezistak manifestaziora deitu du: urriaren 5ean eginen dute, Durangon, 12:30ean Udaletxe plazatik abiatuta. Sokamuturraren aurkakoa eta gizakiz bertzeko animalien eskubideen aldekoa izanen da protesta.

Informazio gehiago »

azaroa 2019

Euskal Herriko Manifestazio Antiespezista

Manifestazio antiespezistaren kartela
1 azaroa, 2019 @ 5:00 pm
Unamuno plazatik, Bilbo, + Google Map

Euskal Herriko manifestazio antiespezista eginen dute Azaroaren 1ean, Bilbon. Egun osoko egitaraua prestatu du Nor kolektiboak, 10.00etan hasita. Unamuno plazatik abiatuko den protesta izanen da eguneko ekitaldi nagusia.  

Informazio gehiago »

Pintxopote solidarioa

7 azaroa, 2019 @ 6:30 pm
Karmela, Fika, 44
Bilbo,
+ Google Map

Bilbon sortu berri duten Erladi taldeak pintxopote solidarioa antolatu du: azaroaren 7an izanen da, 18:30ean hasita, Karmelan. Pintxo begetalak eta jolasak izanen dira. Bildutako dirua Alma Libertaria babeslekuko bizilagunentzat izanen da.

Informazio gehiago »

Jardunaldi Antiespezistak, Errekaleorren

8 azaroa, 2019 - 10 azaroa, 2019
Errekaleor, Gasteiz, + Google Map

Jardunaldi Antiespezistak eginen dituzte Gasteizko Errekaleor auzo okupatuan, bigarrenez. Azaroaren 8, 9 eta 10ean izanen dira. Informazioa: tofurezikle@disroot.org

Informazio gehiago »
+ Export Events

Send this to a friend