Transfeminismoaren eta antiespezismoaren arteko aliantzak
2021eko azaroaren 21ean Feministaldia jaialdian (Tabakalera, Donostia) Maialen Saguesek “Animaliazkoa bada, politikoa da” izendatutako mahai-inguruan parte hartu zuen. Parole de Queer-eko Marián Torres eta Irene Salarekin partekatu zuen eszenatokia, eta bertan transfeminismoaren eta antiespezismoaren arteko aliantzei buruz aritu ziren solasean.
Parole de Queer-eko kideek urteetan egindako lanaz hitz egin zuten: transfeminismoari buruz argitaratutako aldizkarietaz. Azken alean antiespezismoari egin diote tokia, haien bizitzetan gurutzatu eta gorpuztu baitzen animalienganako begirada berria.
Norreko bozeraimailea animaliek sisteman jokatzen duten paperaz aritu zen, eta horri erantzuna emateko hausnarketa ireki zuten horrela. Nola txertatuko dugu animalien defentsa herri mugimendekin? Animaliak kontuan hartu nahi baditugu, nolako gizartea izango litzake eraiki nahi duguna? Argi dagoena zera da: Animaliazkoa bada, politikoa da.
Iruzkinik gabe