OHARRA: Pasarte edo ipuin hau R-209 liburutik [1] itzulia izan da eta jatorrizko bertsioa ochodoscuatro-ren webgunean dago eskuragarri.
Ipuin bat kontatuko dizut. Istorio bat berau benetakoa izango dena, soilik baldin, zuk hala izatea nahi baduzu.
Duela ez asko, etxalde batean, Mirtila deitzen zen sei urteko neskato bat bizi zen. Bere gurasoak kezkaturik zeuden han ez zegoelako ume gehiagorik nortzuekin jolas zitekeen. Eguberri batzuetan bere gurasoek opari bat ekarri zioten. Txakurtxo bat zen, hiru hilabeteko txakurkume bat, begizta apaingarri urdin handi bat lepotik lotuta zuelarik.
Mirtilak, inkontzienteki, lehenik egin zuen gauza, bere begietan arreta jartzea izan zen. Begirada bat zuen tristura eta ikara, biak batera, transmititzen zituena, begirada berbera ezen edozein umek izango lukeena amarengandik banatzen dutenean eta leku ezezagun batera eramaten.
Neskatoak, zergatia ez zekielarik, begizta kendu zion. Kontuz jaso eta bere magalean bermatu zuen, saiatzen zen ezen Jillek, txakurtxoak, bere gorputzaren beroa antzeman zezala. Mirtilak ez zuen inoiz Jill jostailu bat bailitzan ikusi, lehen unetik lagun bat bailitza ikusi zuen. Beretzat Jill beti izango zen norbait berarekin fida zitekeena, elkarrenganako sentimendu bat zuten azkeneraino batu zituena. Tamalez, noiz eta Mirtila nerabezarora heldu zenean, bere laguna betirako joan zen bere bihotzean hutsune bat utziz berau inongo gizakik inoiz bete ahal ezin izango zuena.
Animalienganako sentitzen zuen laztan afektuak eraman zuen albaitaritza ikastera. Sei hilabete baino gehiago jada igaro zirenean ezen fakultatean sartu zenetik, irakasle batek esan zien animaliategia bisitatzera eramango zituela. “Azkenean -pentsatu zuen Mirtilak- hau da nahi nuena”. Ordurarte klaseak hotzegiak iruditu zitzaizkion, jada bazen garaia kontaktuan jartzeko animaliekin, zeintzuei laguntzera etorri baitziren.
Hurrengo egunean irakasleak Mirtila harritu zuen azaldu zuenean ezen animalia horiek ez zeudela berton gaixorik zeudelako, baizik eta ikerketa ezberdinak gauzatzeko zituztela. Bertan gauzatzen zenaren gaineko bere sar-hitzak amaitu ondoren, nabe batean sartu zen eta klase osoak atzetik jarraitu zion. Gela ilun batean sartu ziren non eta soilik txakur bat zegoen. Mirtila mintzamenik gabe geratu zen. Inguruan zeukan jende guztia desagertu egin zen. Ez zuen sentsazio hori izan, ezta begirada hori ikusi ere duela urte askotatik. Jill ezagutu zuenetik, bere lagunik onena.
Gelakideek sala ezberdinetan zehar irakaslearen azalpenen oharrak lasterka hartzen zituzten bitartean, bera, gauza askozaz garrantzitsuago bat ulertzen saiatzen ari zen. Gau hartan ezin izan zuen lorik hartu, burua jira-biraka zebilkion, berekiko azaldu nahian jarraitzen zuen zergatik zeukaten txakur hura gela hartan isolaturik eta bere buruari galdetzen zion harekin zer egin ote zuten ezen halako begirada izan zezan.
Hainbat egun gehiagotan aritu zen pentsatzen zer zen eragiten zuena ezen pertsona batzuk animaliak horrela trata zitzaten, baina ez zuen inoiz ulertu. Gero berarengan pentsatzen hasi zen, Jillengan. Oroitu zuen zeinen zoriontsu izan ziren biak elkarrekin eta pentsatu zuen bere hutsunea zenbateraino sentitu zuen denbora guzti hartan. Azkenik, bere buruari galdetu zion zer zen Jillek nahiko zukeena ezen berak egin zezan.
Gau hartan bertan amaitu ziren bere aieneak eta bere begietako frustraziozko malkoek erortzeari utzi zioten. Kaletik jada inor ez zebilenean irten zen bera eta urrats erabakitsuak emanez bere fakultaterantz zuzendu zen azken aldiz. Klaseak eman zizkioten eraikinaren aurretik igaro zen. Kontu handiz leiho bateko kristala erretiratu zuen eta korridorera sartu zen eta naberaino iritsi.
Bere oinek berarengana gidatu zuten, txakur bakartiarengana. Bere besoetan jaso, besarkatu eta bere bularren kontra estutu zuen urte batzuk lehenago Jillekin egin zuen bezala. Bost minutu beranduago, elkarrekin desagertu ziren gauaren iluntasunean.
Bizitza berri baterantz zihoazen, bientzako bizitza berri bat izango zenerantz, ahizpa-kideartekotasunean.
Erreferentzia
[1] Itzulitako zatia dagoen liburuaren izenburua: R-209: Habla el Frente de Liberación Animal. Lehen eginaldia (2009): Acción Vegana, Local Anarquista Magdalena y Sombras y Cizallas. Bigarren eginaldia (2014): ochodoscuatro ediciones. Eskuragarri hemen: http://ochodoscuatroediciones.org/libro/r-209-habla-el-frente-de-liberacion-animal/ . R-209, polizia suediarrak erabilitako kodea da infomatzeko ezen animalien askapenaren aldeko delitu bat jazo dela. Liburuaren lizentzia: Baimendu eta gomendatua dago testu hauen erreprodukzio total edo partziala soilik eztabaidarako eta erabilera ez komertzialerako.
Iruzkinik gabe