Mugimendu indartsu eta sendoa sortu nahi badugu, ezinbestekoa da gure oinarrietan eta formakuntzan lan egitea. Aurrekariak ezagutuz, akatsak ekidingo ditugulako, herramienta berriak garatuz. Aurreiritziak ezbaian jarriz eta eztabaidatuz, pentsamendu kritikoa bultzatuko dugulako eta horrek, ideia sakonagoak sortuko dituelako, gure jakintza errotuz. Ezinbestekoa da beraz, burua martxan duen komunitatea izatea, aldaketarako, ikasteko eta hausnartzeko prest dagoena.
Bide honetan jarri ginen martxan duela bi urte, 2019. urtean Hernanin antolaturiko topaketa antiespezistetan. Bertan hausnarketa ugari sortu ziren: teoriko eta praktikoak. Estatuko mugimenduaren historiaren zatitxo bat ikasi genuen, kolonialismoaren analisiak animaliekin dugun harremanaren sustraiak azaldu zizkigun, segurtasun digitalaren eta komunikazio herraminten arteko oreka eztabaidatu genuen, baita Euskal Herriko mugimendu antiespezistaren protokolo feminista sortu ere. Elkar ezagutu, eta jolasteko aukera albo batera utzi gabe.
Antiespezistok ezinbesteko tresna dugu formakuntza, horregatik errepikatu nahi dugu ekimena bi urtean behin, denon egutegietara konpromezu hau gehituz.
Antiespezistok ezinbesteko tresna dugu formakuntza, horregatik errepikatu nahi dugu ekimena bi urtean behin, denon egutegietara konpromezu hau gehituz. Aurrera eginez, ikasitakoa berrituz. Aurten ere, errepikatzeko irrikitan geunden, baina testuinguruak ez digu uzten halako espazio polit bat sortzen, momentuz.
Horregatik, eta borrokak tinko jarraitzen duelako, bestelako formatu bat bilatu dugu; online bidezko formakuntza saioak antolatu ditugu. Euskal Herri osoko kideek parte hartzeko aukera izan dezagun, saretzen jarraitzeari eustea erabaki dugu. Hurrengo egunetan programaren zehastasunak argitaratuko ditugu, baina momentuz esan dezakegu: Gonbidatu bikainak izango ditugula haien jakintza partekatzen, gai zailei eutsi eta hauei aurre egin nahi diegulako, ¡eta irrikitan gaudela eztabaida pizteko!
Gorde datak: maiatzak 7, 8 eta 9. #AntiespezistonFormakuntzak
HITZALDIEN GAIAK
Marxismoa eta Animalien Askapena; beharrezko lotura bat (gaztelaniaz) – Marxismoa eta animalien aspapenaren aldeko aliantza [M7 19:00]
Militante marxistek ez dute Animalien Askapena beraien diskurtsoan txertatu, eta Antiespezistak ez dira langile klasearen emantzipazioa eta gizarte sozialista baten eraikitzea beraien aldarri egiteagatik ezagunak. Baina biek dute etsai berdina: burgesia. Hitzaldi honetan bi mugimenduak proiektu iraultzaile batean uztartzearen aldeko 18 tesi aurkezten dira.
Prozesu partehartzaileak proiektu berrien eraikuntzarako (euskaraz) – Erein [M8 10:00]
Iruñerrian eragile antiespezista berri bat sortzeko helburuarekin Erein prozesua martxan jarri genuen duela hilabete batzuk. Formatzeko, eztabaidatzeko eta finean eratze prozesu kolektibo bat burutzeko. Guretzat aberasgarria izan den prozesu hau mugimenduari ekarpen egiteko baliatu nahiko genuke.
Zigorraren kulturarekin haustea. Gizartea eraldatzeko begirada (euskaraz) – Salhaketa [M8 11:30]
Kondena luzeagoak edo zigor gogorrak entzun dira aldarri mugimendu antiespezistaren inguruetan maiz. Zenbaitek, legedia aldatzeko kanpainak egiten dituzte, animaliei ematen zaien tratua erregulatu nahian, indarkeria bortitza ekiditeko asmoz. Baina zigorra al da zapalkuntzaren aurkako erreminta? Kartzelak behar dituen gizartea da eraiki nahi duguna?
Kapazitisimoa, espezismoa eta anarkismoa (gaztelaniaz) – Itxi Guerra [M9 10:00]
Hitzaldi honetan antikapazitismoaren inguruan jardungo dugu, ezgaitasuna jorratzeko moduaz eta sistema kapazitistaren jatorriaz. Kapazitismoaren eta espezismoaren indakarkeriaren interrelazioan sakondu eta mugimendu antiespezistan edota beste ezein herri mugimenduetan kapazitismoan erortzeko daukagun moduetaz hitz egingo da.
Des-zentratu ber-zentratzeko: animalien aldeko aktibismoaren inguruko gogoetak (gazteleraz) – Melinda Decker Pajunen [M9 11:30]
Hitzaldi honek animalien askapenaren aldeko espazioetan erabiltzen diren praktika eta narratiben inguruan hausnartzeko espazio izan nahi du. Zer gertatzen da partehartzearekin espazio hierarkiko guztiz bertikaletan? Sare sozialak gure aliatuak al dira? Animalien zapalkuntza al da garrantzia duen bakarra?
Hitzaldia hasi baino 15 bat minutu lehenago Youtubeko NOR-en kanalean zuzeneko igorpena hasiko da jendea konektatzen joan dadin. Bukatzean, hitzaldiak Youtuben ikusgarri utziko dira.
Iruzkinik gabe