Artikulu hau Querer la libertad blogetik ekarri eta moldatua izan da. Jatorrizko idatzia 2016/04/14an argitaratu zen.
Inky nazioarteko prentsan ehundaka lerroburuetako protagonista izan da orain dela hilabete batzuk burutu zuen balentriagatik. Ezagutzen ez diren arrazoiengatik, Zelanda Berriko Akuario Nazionaleko arduradunek, Napier-en, unea zela erabaki zuten ezen olagarro hau bere erakus-akuariotik desagertzearen zioa ihesaldi bat izan zela azaltzeko, berau borondatezkoa eta adimentsuki planifikatua izan zelarik. Eurek, jakina denez, ez dute horrela azaldu…
Bere historia, zoo eta akuarioetan euren giltzapetu egoeraren aurka borrokatzen duten beste hainbatena bezala, anekdota bat bailitza kontatua da, kasualitate bat, kasu honetan bere espeziearen jakinmin instintibo eta malgutasun txundigarriaren fruitua bailiran. Nemoren Bila filmeko fiktiziozko ihesaldiarekin alderatzen dute, askatasunari kantua baita filma, nahiz bertatik askok ezer ikasi ez badute ere. Baimentzen diote euren buruari olagarroaren errebeldiaren gainean txantxak egiteko luxua komentatuz ezen “ez zuen ezta sikiera ohar bat utzi”. Inky ozeanoaren sakonean are eta ozenago barre egiten ariko dela espero dugu, bere bahitzaileak burlatu dituela eta berriz ere bere bizitza berea bakarrik izatera itzuli dela jakinez.
Guretzat, gauza garrantzitsuena ondorengoa da: Inkyk askatasuna ezagutu zuen, lapurtu egin zioten, eta bere eskura zituen baliabide guztiak erabili zituen askatasuna berreskuratzeko.

Inky Ozeano Barean aske bizi zen. Duela urte batzuk, arrezife batean karramarroentzako tranpa batean harrapatuta geratu zen arte. Aurkitu zuen arrantzaleak, ozeanora itzuli beharrean, gauzarik zuzen eta errazena izango zen arren, akuarioari ematea erabaki zuen. Edo behintzat beretaz horrela jabetu zirela esaten dute, ondoren tanke baten barruan giltzapetuz bisitariei erakusteko eta bere kontura dirua irabazteko. Bera gatibu mantentzeko eman zuten aitzakia egoera txarrean zegoela zen, nolaz bere bizitza arrezifean, eguna joan eguna etorri janaria lortzeko borrokan, askosaz gogorragoa bailitza kaiola barruan zuena baino.
Rob Yarrall-en arabera, akuarioko gerentea, Inky bertan ez zen zorion gabeko sentitzen, nolaz “Olagarroak animalia bakartiak dira. Bera, soilik, jakiminez beteriko izakitxoa zen eta kanpoaldean zer gertatzen zen jakin nahi zuen. Hori zen, sinpleki, bere pertsonalitatea”. Yarral-ek olagarroa pertsonalitatedun subjektua dela aintzatesten du, baina ez da gai aintzatesteko ezen, baldin egitan bere gatibutasunak hain zoriontsu egiten bazuen, ez zuela bere gorputz osoa horrela zanpatu, bihurritu eta deformatuko zulotxo txiki batetik barna tanketik irteteko, ez zituela hainbat metro lurrean arrastaka egingo, uretatik kanpo, eta ez zela ezta ere 15 zentimetroko diametroa zuen hodi batean sartuko, zeinak, “kasualki”, zuzenean ozeanora bideratuko baitzuen.
Zortea lagun, zeren eta akuarioko langileek aurkitutako ur aztarnak han galdu baitzituzten, Inky-k 50 metro luzeko hodi hura gaindituko zuen eta itsasora itzultzea lortu. Zortea lagun, baina ez kasualitatez. Baita ere, ihes egiteko aukeratutako unea noiz eta bertan mantenu lanak gauzatzen ari zirenekoa izatea kasualitatea izan zenik sinistea zail da, hori dela eta itxituraren goikaldean zulo hori ireki baitzuten, The Washington Post-ek idatzi bezala ekarri dugularik hona.
Inky-ren ihesaldiak planifikazio maila handia iradokitzen badu ere, ez gara hau aztertzera geldituko masentzako hedabideek egin duten gisara, olagarroen adimen eta bizkortasunaren proba luze zabalak aztertzera. Sinpleki, bere nolakotasunak erabili zituela pentsatzen dugu, bere onena jarri zuela eta unea aprobetxatu zuela, espezie guztietako animaliek konstanteki egiten duten bezala, adimen handiago edo txikiagoa izan, askatasun irrika komunak gidatuta.

Yarrall-ek beste olagarro bat abegi onez hartzera irekita dagoela insinuatzen du “baldin arrantzale batek ekarriko balu”, zer honekin kasuari ematen ari diren publizitate guztiak mendeko berri bat erarik merkeenean lor diezaietela iradokitzen du, izan ere, negozio oso gustagarria baita gainontzeko animaliak dirua irabazteko merkantzia bailiran erabiltzen dituztenentzat. Baina Inky ez zen objektu bat, norbanako bat baizik bere historia propioaren protagonista bihurtu zena.
Blotchy-ren kasuan bezala, oraindik tanke berean harrapatua dagoen beste olagarroa. Napier-ko akuarioko gainerako ehundik gora animalia gatibuak bezala, non tankea eurentzat urezko kartzela bat baita milioi eta erdi litro dituena, bertan beste hainbat piraña, marrazo, pinguino, kaiman eta arrai tropikalei ere bizitza lapurtzen baitie, narrasti, hegazti eta uretako animaliei bezala.

“Ezin da inoiz jakin, Inky guregana itzultzeko posibilitatea beti existituko da”, adierazi du akuarioko arduradunak, injustizia guzti hau berarekin joango ez balitz bezala. Itxaropena geratzen zaigu soilik, bera mehatxu bildurgarri hori ahoskatzen ari den bitartean, Inky itsasoaren hondoan aske flotatzen egongo dela, eta honela bizitza luze bat izan dezala aurretik nehoiz atzera begiratu barik…
Itzulpena:

Iruzkinik gabe