Azken bi urteetan Aitor Garmendia, Tras los Muros proiektuaren sortzailea, ikertzaile talde batekin batera, espainiar estatuko 32 txerri esplotazio zentruetan sartu, eta bertan gertatzen dena jaso du. Ikerketa honen berri bere blogean eman du [1]: “2019 eta 2020 urteen artean sartu naiz, ikerketa talde batekin batera, zeina anonimotasunean babesturik jarraitzea aukeratu duten pertsonez eratua dagoen, nora eta Gaztela-Leon, Aragoi eta Gaztela-Mantxan kokatutako 32 txerri ustiategietara.”
Blogean bertan argitaratu dituen txosten, argazki bilduma eta dokumentalak industria honen praktikak agerian utzi ditu. Eta ez pentsa praktika anekdotikoak dokumentatzen direnik: “Horietan egiaztatu eta dokumentatu ditut egiturazko indarkeriaren ondorioak, zeintzuak abeltzaintza industriaren estandarren pean tokia dutenak diren.”
Horrelako lanek salaketa indartsuak egiteaz gain, industria hauen benetako funtzionamendua nolakoa den ezagutzera eramaten dute eta hausnarketarako bide dira. Guzti hau posible aktibistek egiten dute, zentro hauetan nola edo hala sarkintzen direnak euren buruak arriskuan jarriz, isildu nahi diren egiak dokumentatu asmoz: “Ezkutuko ikerketen bidez granja eta hiltegien barnean lorturiko irudiek irudi bat ematen dute, ezkutuko kamera edo langileen filtrazioen bidez jendeari ezagutarazten zaiena, haragi industriak euren publizitate kanpainetan proiektatzen duenaren kontrakoa.” Aktibismo hau oso beharrezkoa da eta hauei eskerrak eman besterik ez daukagu.
Horretaz gain, saldu nahi diguten “animalien ongizatea” kontzeptua iruzur hutsa dela ere frogatzen da. Ikerketak, albaitarien arreta eza, industriak berak onartutako legeak ez errespetatzea eta orotariko abusuak, sistematiko eta ohiko direla erakutsi du.
“Factoría” izenarekin argitaratu du lana, eta izendapen hau ezin hobea iruditzen zaigu txerriak esplotatzen dituen industria deskribatzeko. Animaliak haragia sortzeko faktoriako makinak besterik ez baitira industria honetan eta hori argi eta garbi frogatzen da bai txostenean baita irudietan ere.
Ikerketa Aragoi, Gaztela-Leon eta Gaztela-Mantxan egin da eta frogarik ez izan arren hanka sartzeko beldur gutxirekin esan dezakegu esplotazio zentro hauetako gorpuzki asko Euskal Herriko merkatura bideratuko direla.
70. hamarkadako abeltzainen aldizkari batetik hartutako aipu honekin bukatzen du Garmendiak txostena: “Ahantz dezagun ezen txerria animalia bat dela. Tratatu dezagun nola fabrikako beste edozein makina bezala.”
Hainbat hedabide izan dira ikerketa honen berri eman dutenak, gurean Argiak [2] eta mundu mailan ospetsua den The Guardian-ek [3] ere egin dio tokia, besteak beste.
[1] Aitor Garmendia. Factoría. La explotación industrial de cerdos. Tras los Muros” (Murruen atzean) bloga. 2020/10/27. https://traslosmuros.com/granjas-cerdos-espana-investigacion
[2] Europako txerri-ekoizle nagusiaren erraietan. Argia. 2020/05/03. https://www.argia.eus/argia-astekaria/2684/argazki-erreportajea
[3] Ashifa Kassam. Shocking footage of ‘severely injured’ pigs on Spanish farms released (Irudi ikaragarriak, Espainiako granjetan hartutako “larriki zauritutako” txerrienak, argitaratuak izan dira). The Guardian. 2020/11/16. https://www.theguardian.com/environment/2020/nov/16/shocking-footage-of-severely-injured-pigs-on-spanish-farms-released
Iruzkinik gabe