Euskal Herriko mugimendu antiespezistarentzat egun berezia da azaroak 1a. Manifestaziora deitu dute azken 2 urteetan (2018 eta 2019) eta aurten ere, ez dituzte animaliak alde batera utzi. Mezu argi batekin bertaratu dira txerri granja batera: Askatasuna denontzat, Animaliak entzun!
Aktibista talde batek 10 metroko pankarta zabaldu du esplotatutako animaliak giltzapeturik dauzkaten zentru batean, eta animalien ahotsak entzutera deitu dute gizartea. “Askatasuna denontzat, Animaliak entzun” lelopean, animalia guztion aske izateko nahia aldarrikatu dute. Datu ofizialen arabera, Nafarroako txerri esplotazio zentroetan 649.535 norbanako [1] daude haien borondatearen aurka.

Askatasuna denontzat, Animaliak entzun!
Animaliek badute ahotsa eta hauei entzuteko arduran jarri nahi dute fokua. Erresistentzia horiei duten balioa emateko joan dira txerri granjara eta bertan gertatzen denaren irudiak zabaldu dituzte.

Euskal Herriko kolektibo antiespezistek animalion askapenaren aldeko mugimenduaren izaera politikoa nabarmentzeko egiten dute lan, egunez egun, eta, ondorioz, zapalkuntza guztien aurkakotzat dute beren borroka, horregatik dute aldarritzat denon askatsuna. Ekintzaile antiespezistek mahai gainean jarri dute bat egiteko beharra, eta aktibismora deitu dute, gizakiz bertzeko animalien alde.

[1] 2017ko Nafarroa Garaiko gobernuaren datuak. https://www.navarra.es
Iruzkinik gabe