
COVID19 birusak eragindako itxialdi behartuan zehar kalera irteteko “baimena” dutelako txakurrak pribilegiodunak direla esaten entzun ditugu asko azken egunetan. Hau esaten denean txakurren egoerari buruzko zenbait gauza ahazten dira:
1-Txakurrak etxekotutako animaliak dira. Haien portaerak gure interesetara moldatu ditugu historikoki emandako aukeraketa genetiko eta gurutzatzearen bitartez. Hasteko, haien autonomia lapurtu diegu. Gainera, inposatutako prozesu honek gaixotasun kroniko oso mingarriak sortzen dituzte batzuetan.
Daniela Kladeraren hitzetan:
“Gizakiz bertzeko animaliak etxekotzeko prozesuen erdigunean bahiketa bat dago; animalioi beren izaera ere kendu egiten diete. Etxekotzea da animalia izaki otzan bilakatzea, zapaldu eta esplotatu ahal izateko”

2-8.000 txakur abandonatzen dira hego Euskal Herrian urtero, zifra ofizialek diotenez. Askoz gehiago direla uste da. Nafarroan abandonatutako txakurren %52a ehizarako edo artzain lanetarako erabilitako arraza txakurrak ziren, gainera.
https://t.co/R8tlcnLvjQ?amp=1

3-Haztegietan ugaltzera behartzen zaie jendeak duen txakur kumeak erosteko beharra asetzeko.

4-Laborategietan haiekin esperimentuak egiten dira, gaixotasunak sartzen zaizkie, sendagaiak frogatu, hil arte haien begietan txanpuak sartu, tabako kea arnastera behartu…

5-Poliziak eta militarrek tresnatzat erabiltzen dituzte. Hazi, erabili eta gero hil edo abandonatuak izateko. Batzuetan lehergaiak hautemateko erabiltzen zaie, bestetan armak frogatzeko tiro egiten diete. Gerrara eramaten dira.

6-Ehiztariek polizien antzera erabiltzen dituzte, tresna soil bezala.

7-Jende askok moda osagarritzat hartzen ditu edo konpainia egin diezaieten, animaliaren interesak bigarren maila batean uzten direlarik.

8-COVID19aren ondorioz behartutako itxialdi honetan zehar adopzioak igo egin dira. Jendeak kontzientzia hartu du txakurrekiko? Badirudi ezetz, gehienek berrogeialdia bukatu eta kalera ateratzeko aitzakiarik ez dutenean abandonatuko dituztela dirudi.
https://t.co/sASvE7h2dC?amp=1

Hau guztiaren ondoren, umeek baina eskubide gehiago dituztela errepikatuko zendukete? Txakurrak adoptatzen ari direnek haien interesengatik egiten dute, animalien interesak bigarren maila batean utziz. Hau da, guztiz kontrakoa. Hau da, ez dira adopzioak. Adopzioak elkartasun sentimentu batek bultzatutako ekintzak dira. Hauek alokairuak besterik ez dira. Alokairu espezistak. Egoera honetan, atzo, gaur, bihar eta orain dela 2 hilabete ere, txakurrak dira kaltetuak. Txakurrek ez dute pribilegiorik gizarte honetan, kontrakoa baizik.
Iruzkinik gabe