Saio osoa:
Zuzenezko emankizun honek Euskal Herri osoko herri dinamika, egitasmo alternatibo eta gizarte eztabaiden bozgorailua izatea du helburu. Astero leku berri batetik gai berri bat tratatzen du emankizunak. Herritarrek osatzen dute gaiak, erreportajeak eta gidoia, era parte hartzailean .
Zuzeneko platoaren egunean, kamerariak eta animatzaileak, denak dira herritarrak, Kanaldudeko lantalde batek lagundurik, noski : kateak dispositiboa eskaintzen du, eta herritarrek edukia osatzen dute. Bigarren sasoi honen berritasunak : ekitaldi publiko bat bilakatzen da, orduz aldatzen da eta zuzenezkoaren eguna aldakorra da.
Oraingoan, Nor-eko kideek parte hartu dugu, gizarteak animaliekin duen harremanaz gogoeta egin eta mahai ingurura hainbat gomita ekarriz.
Eskerrik asko parte hartu eta lagundu gintuzuen guztioi!
Iruzkinik gabe