[ES +]
Euskal Herriko antiespezistek animalien askapena exijitu dugu Bilbon
500 pertsona inguruk parte hartu dute gaur Bilbon egindako manifestazio antiespezistan, ‘Animalien askapena’ lelopean. Nor kolektiboak deitu du, eta Euskal Herri osoko antiespezistak ekarri ditu Bizkaiko hiriburura. Moyua plazan hasi da protesta, eta udaletxe aurrean amaitu da. Bidean, ‘haragia hilketa da’, ‘Espezismoa suntsitu’, ‘Animaliak askatu, kapitala suntsitu’ eta bertze hainbat lelo oihukatu dituzte manifestariek.
Gizakiz besteko animaliak erabiltzea eta zapaltzea ez dela bidezkoa nabarmendu dute gaurko manifestazioan, eta sentitzeko gaitasunak animalia guztion interesak kontuan hartzea ekarri beharko lukeela. Protestaren bidez, gizakiz besteko animaliekin dugun harremanari buruzko gogoeta bultzatu nahi izan dute antolatzaileek. Euskal Herriko hainbat taldetako kideek parte hartu dute manifestazioan, tartean Animalistak, Bezala, Askekintza, Aiuri, Kimera, Uluak, LIberAbere eta Equipo Antiespecistakoak.
Bilboko kaleak zeharkatu eta gero, udaletxe aurrean amaitu da manifestazioa. Han Nor kolektiboko bozeramaile Maialen Saguesek hartu du hitza, bertze hainbat taldetako ordezkariekin batera. Antiespezismoa animalien askapena helburu duen herri mugimendua dela nabarmendu dute eledunek.
Gaur, Euskal Herriko antiespezistok bat egin dugu Bilbon. Euskal Herriko txoko guztietatik etorri gara, espezismoaren kontra borroka egitera. Kalera atera gara, mezu garbi bat zabaldu nahi dugulako lau haizetara: ozen eta argi esan nahi dugu gizakiok beste animaliekin dugun harremana errotik aldatu nahi dugula; ozen eta argi esan nahi dugu gizaki gisa ditugun pribilegioez jabetu garela, eta pribilegio horiek bazter uzteko ari garela lanean; ozen eta argi esan nahi dugu gizakiz besteko animaliak erabiltzea eta zapaltzea ez dela bidezkoa; ozen eta argi esan nahi dugu, batez ere, animalien askapena helburu hartu dugula, eta, ondorioz, zapalkuntzarik gabeko mundu justuago baten alde ari diren gainerako herri mugimenduen artean dagoela gure tokia. Animaliak askatzera datorren indar politikoa gara.
Jarrera hartzeko ordua da, eta, gaur, hemen, horixe egin dugu. Lehen urratsa egin dugu Euskal Herriko antiespezistak batzeko, eta, denon artean, mugimendu indartsuago bat eraikitzeko. Ez gara hutsetik sortu, noski. Gu baino lehen, eta egungoa baino askoz ere giro arrotzago batean bidea egiten hasi zirenen lekukoa hartu dugu, eta mugimendua martxan jarri zuten horien lana aldarrikatu nahi dugu. Ezinbestekoa da begirada atzera botatzea, nondik gatozen ikasi eta nora joan nahi dugun zehazteko.
Bidea egiten hasi zirenek erein zuten hazia, eta gaur hemen bat egin dugun antiespeziston ardura da lurra ongarritzen jarraitzea. Euskal Herriko mugimendu antiespezista mugimendu bizia da, eta horren adibide dira han eta hemen azken urteotan sortu diren taldeak: Bilboko Animalistak, Ermuko eta Eibarko Aiuri, Iruñeko LiberAbere, Donostialdeko Askekintza, Gazteizko Bezala eta Equipo Antiespecista, Tolosaldeko Kimera eta Debagoienako Uluak, besteak beste.
Indarrak batzea ezinbestekoa da, aurrean dugun arerioa indartsua delako. Gizakiz besteko animalien aurkako zapalkuntza eta indarkeria eguneroko kontu bilakatu ditugu; normalizatu egin dugu gizakiz besteko animalion interesak kontuan hartzen ez dituen sistema espezista. Harresien bestaldeko errealitateari bizkarra eman diogu. Baina hori guztia aldatzeko ordua da. Bada garaia harresira igo eta beste aldean dagoenaz jabetzeko, eta gertatzen dena salatzeko. Bada garaia harresi guztiak behera botatzeko. Badakigu gizakion eta gainerako espezieen artean eraiki dugun hormak badituela oinarri sendoak, baina sendoa da, era berean, gizakiok eta gainerako animaliak multzo berean batzen gaituena: sentitzeko gaitasuna.
Antiespezismoak ezinbestean eraman behar gaitu animalia guztien oinarrizko interesak aldarrikatzera, eta animalia guztien aurkako zapalkuntza borrokatzera. Baina ez bakarrik hori. Antiespezismoak ezinbestean eraman behar gaitu zapalkuntza ororen kontrako jarrera hartzera, eta zapalkuntza oro borrokatzera. Eraman behar gaitu ditugun pribilegio guztiez jabetzera eta pribilegio horien inguruko gogoeta egitera, berrikustera. Zapalkuntza baten kontrako borrokak ezin duelako beste zapalkuntza bat justifikatu. Matxismoak, arrazakeriak, LGTBIfobiak, kapazitismoak, faxismoak ezin dute tokirik izan animalien askapenerako mugimenduan.
Gizakiz besteko animalien aldeko gure jarrera politiko eta aktiboa erakustera etorri gara Bilbora. Eskerrik asko hemen zaretenoi, eta eskerrik asko etxetik, sare sozialen bidez edo beste edozein modutara lagundu eta babestu gaituzuen guztiei. Gaur lehen urratsa egin dugu, baina ez da izanen azkena. Bidean behar zaituztegu.
Antiespezistak gara eta animaliak askatzera goaz!
Antiespecistas de Euskal Herria salen a la calle en Bilbo por la liberación animal
Hoy unas 500 personas del movimiento antiespecista de Euskal Herria han hecho una manifestación en Bilbo, bajo el lema ‘Liberación animal’. La protesta ha partido de la plaza Moyua y ha finalizado delante del ayuntamiento. En el recorrido se han podido escuchar gritos contra el especismo y contra el uso de los demás animales.
Las personas organizadoras han querido poner en evidencia la relación que los animales humanos tenemos con los demás animales, y que no es justo usarlos y explotarlos. Han tomado parte entre otros Animalistak, Bezala, Askekintza, Equipo Antiespecista de Gasteiz, Uluak, Kimera, Aiuri, LiberAbere.
La protesta ha recorrido diversas calles de Bilbo y ha acabado delante del ayuntamiento, donde la portavoz de Nor Maialen Sagues, acompañada de otras representantes de diferentes colectivos antiespecistas de Euskal Herria, ha leído un manifiesto. Nor ha querido reivindicar su lugar entre los movimientos sociales que luchan por un mundo más justo.
Hoy nos hemos reunido en Bilbo antiespecistas de toda Euskal Herria. Hemos salido a la calle porque queremos lanzar un mensaje a la sociedad: queremos decir, alto y claro, que estamos aquí para poner en cuestión la relación que tenemos con los demás animales. No es justo utilizarlos y explotarlos, y contra eso luchamos. Nuestro sitio está junto a todos los movimientos sociales que trabajan por conseguir un mundu más justo. Somos una fuerza política que viene a trabajar por la liberación animal.
El antiespecismo debe llevarnos irremediablemente a reivindicar los intereses de todos los animales, y a luchar contra su opresión. Pero no sólo eso. El antiespecismo debe llevarnos irremediablemente a tomar partido contra toda opresión, a luchar contra todas sus formas. Porque la lucha contra una determinada opresión no puede justificar que apoyemos otra. Hoy hemos dado un paso en el camino, pero no será el último.
Iruzkinik gabe