Nor gara

Gure helburuak eta oinarriak

NOR Euskal Herria Antiespezista helburu zehatz eta argi batekin jaio da: Euskal Herrian mugimendu antiespezista indartsu eta koordinatu bat sortzea, eta nabarmentzea animalien askapenaren aldeko borroka politikoa dela. Gizaki gisa ditugun pribilegioei buruz hausnartzera bultzatu nahi dugu, borroka egin ahal izateko gainerako animaliak baztertzera eta zapaltzera eramaten gaituen sistemaren aurka. Antiespezismoa sustatzeko eta sendotzeko euskarazko edukiak sortu eta zabaldu nahi ditugu. Euskal Herriko beste talde antiespezisten esku jarri nahi ditugu eduki horiek, indarrak batzeko asmoz. Justizia sozialaren aldeko jarrera garbia hartu nahi dugu, eta hori lortzeko ezinbestekoa da sentitzeko gai diren beste animalien interesak kontuan hartzea. Talde antiespezista eta abolizionista bat gara, bai eta transbertsala ere: feministak, antikapitalistak eta euskaltzaleak. Jarrera politiko horiek guztiak gure jardun antiespezistan islatzen saiatzen gara, eta, hala, azpimarratzen dugu animalien askapena justizia sozialerako beste borroka bat dela. Zapalkuntza baten kontrako borrokak ezin baitu beste zapalkuntza bat justifikatu.


EUSKAL HERRIKO TALDE ANTIESPEZISTAK

Aktibismoa egin nahi baduzu, gertuen duzun talde antiespezistarekin harremanean jar zaitezke:


Harremanetarako

info@nor.eus

Telefonoak:

Kolektiboentzat: 671 67 56 69

Medioentzat: 653 75 13 16

Instagram

  • Euskal Herrian ere bertzelako zirku eredu baten aldeko bidea egiten ari da proiektu berezi bat: @gurezirkua izenburupean, hainbat euskal artistak euskaraz egindako zirku ibiltari bat sortu dute.
.
Zirkua tradizio handiko espazio bat bada ere, animaliarik erabili gabe eta euskaraz egitea posible dela frogatzen ari da Gure Zirkua.
.
Irakurri artikulua gure blogean
.
.#animalienaskapena  #antiespezista #euskalherria
#animaliak #esplotazioa #beganismoa #beganoa #antiespezismoa #euskara #borroka #basquecountry #animalliberation #antiepeciesism #zapalkuntza #zirkua #animaliarikgabekozirkua
  • Hasi gara Euskal Herriko txoko guztietan Azaroaren 1erako deialdia zabaltzen. Lagundu zuk ere! Zabaldu kartela!
.
.
.
#A1antiespezista #A1animalionaskatasunerantz
  • Igandean @Txantxarreka n ospatu  zen Tatuaje Festa solidarioaren zenbait argazki.
.
Mila esker ekitaldia ospatu zedin lagundu zenuten guztioi!
.
.
.  #animalienaskapena  #antiespezista #euskalherria
#animaliak #esplotazioa #beganismoa #antiespezismoa #euskara #borroka #basquecountry #animalliberation #antiepeciesism #zapalkuntza #beganoa
  • "Irudi lezake egunerokoan egiten diren hautuak norbanakoen indibidualismoaren ondorio den erabaki librean oinarritzen direla. Alabaina, herritarren sozializazioa baldintzatu duten arauak zoru etiko batean eraiki dira."
.
Bidatz Villanuevaren kolaborazioa gure blogerako estekan (profilean) .
.
.
. #zaintza #etika #animalienaskapena  #antiespezista #euskalherria #animaliak #esplotazioa #beganismoa #antiespezismoa #euskara #borroka #basquecountry #animalliberation #antiepeciesism #zapalkuntza
  • Hiltegietan animaliak bizirik sartu eta zatiak eginda ateratzen dira. Tartekoa ez da inoiz erakusten, eta "normala" eta "naturala" dela onartzen dugu, gertatzen dena injustizia hutsa bada ere. Hiltegiak erailketa faktoriak dira.
. 
Argazkia: EHko hiltegi bat @traslosmuros .
.
.
.
.
#hiltegiak #animalienaskapena  #antiespezista #euskalherria
#animaliak #esplotazioa #beganismoa #antiespezismoa #euskara #borroka #basquecountry #animalliberation #antiepeciesism #zapalkuntza
  • "Hori guztia sufritu, eta oraindik indarra dute animalien alde egiteko. Bereziki horretarako sortu zen PAL, Palestinanian Animal League: indarkeriaren zirkuluarekin hausteko." Palestinara @maialen_nor ek egin duen bidaiaren azken kronika “Lurra animaliena ere bada” gure profileko estekan irakurgai. .
.
.
. #animalienaskapena  #antiespezista #euskalherria
#animaliak #esplotazioa #beganismoa #antiespezismoa #euskara #borroka #basquecountry #animalliberation #antiepeciesism #zapalkuntza #palestine #palestina #freepalestine @palestiniananimalleague
  • “Sufrimendurik gabe” egiten dela erantzun ohi zaigu hau salatzen dugunean. Ez da sufrimendua soilik salatzen duguna, ez dugu forma salatzen. Animaliak bere bizitzaren jabe eta horrekin egiteko duten askatasuna urratzen dela salatzen dugu, kalte erraldoi bat eraginez. Argazkiak: Euskal Herriko hiltegi bat. @traslosmuros .
.
.
.
.
. #hiltegia #EHkoHiltegiak #animalienaskapena  #antiespezista #euskalherria
#animaliak #esplotazioa #beganismoa #antiespezismoa #euskara #borroka #basquecountry #animalliberation #antiepeciesism #zapalkuntza
  • Urratsez urrats, animalion askatasunerantz!
🐾
¡Paso a paso, hacia la liberación animal!
🐾
Pas à pas vers la libération animale!
🐾
🗓2019-11-01
📍Unamuno, Bilbo
⏰17:00
🐾
🐾
🐾#a1antiespezista
🐾
🐾
#animalienaskapena  #antiespezista #euskalherria
#animaliak #esplotazioa #beganismoa #antiespezismoa #euskara #borroka #basquecountry #animalliberation #antiepeciesism #zapalkuntza

Jarraiguzu!

Send this to a friend