Denda

Denda berria eraikitzen ari gara. Barkatu eragozpenak.

Jarraitu gure sareetan azken berriak ezagutzeko:

Facebook

Twitter

Instagram

Instagram

  • Egun on! Gaurko online klaseko gai bakarra: objektu eta norbanako baten arteko desberdintasuna. Animo!

#Koronavirusa
#COVID19
  • Ez dago inongo ebidentziarik katuek edo txakurrek, besteak beste, #covid19 a transmititzen dutela frogatzen dutenik.
  • Hurrengo asteazkenean, hilak 11, hitzaldia emango dugu #Orereta n. Antiespezismoa eta beste postura politikoak nola ulertzen ditugun ezagutzeko modurik hoberena hau da. .
.
.
. #animalienaskapena  #antiespezista #euskalherria
#animaliak #esplotazioa #beganismoa #beganoa #antiespezismoa #euskara #borroka #basquecountry #animalliberation #antiepeciesism #zapalkuntza
  • [IRITZIA] Bozgorailutik ateratzen den ahots goxo batek hartu nau, dendan sartu bezain pronto: “Estres termikoak, larritasunak edo espaziorik ezak kalte egiten diote abeltegietako animalien bizi kalitateari. Eroskin argi dugu animalien ongizatea ez dela hautazko kontu bat. Animalien ongizatea eskubide bat da; haiena, eta gurea. Horregatik, Eroski Natur-eko txerri, oilasko eta Aragoiko esneko bildots haragi guztiak bermatzen ditu Welfair ziurtagiriaren animalien ongizaterako estandarrak. Ekoizpen etiko, justu eta arduratsu baten alde”. Entzun dudan ahots goxoaren zinismoak odoletan utzi dizkit belarriak: dar-dar egin gabe lotu ditu mezu berean “abeltegietako animaliak”, “eskubide bat”, “ekoizpen etiko” eta “haragia”; gehiago erran du: “Abeltegietako animalien ongizatea eskubide bat da; haiena eta GUREA”. Gurea? Eroskik ederki azaldu du gure eskubide hori zein den, Consumer bere aldizkariko 2020ko otsailaren 3ko artikulu baten bitartez: “ZER jaten dugun jakitea maite dugu”, idatzi du Maria Huidobrok. “Gero eta gehiago interesatzen zaigu jakitea nola tratatu dituzten kontsumitzen ditugun animaliak, bizi zirenean eta akabatzeko unean”, erantsi du. Eta hori jakiteko asmatu duten tresna dira Eroski harrotasunez bete duen Welfair eta gisako bertze ziurtagiriak.

Welfair da industriaren esku jarri duten azkena, Consumer aldizkariko testuaren arabera. 2019. urte bukaerakoa da, hain zuzen: “Ziurtagiri independente bat da, IRTAk (Nekazaritzako Elikagaien Ikerketa eta Teknologia Institutua) homologatua, Neiker-Tecnaliaren laguntzarekin”. Euskal erakunde publiko bat da Neiker, eta horrela azaltzen du bere eginbeharra zein den: “Nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektorearen lehiakortasuna hobetzen laguntzea, ingurumena zaintzea, tokiko gure espeziei eta arrazei eustea, eta ELIKAGAIEN segurtasuna bermatzea”.
.
Jarraitu irakurtzen gure BIOko estekan. .
.
.
  • Ez dago objetu bilakatu duzun subjektu baten ongizatea bermatzeko modurik;  ez dago sentitzeko gaitasuna duen norbanako bat salgai bihurtzeko edo hiltzeko modu onik.
#EsplotaziopeanOngizaterikEz
  • Nerbio sistema eta, hortaz, sentitzeko gaitasuna duen animalia oro errespetatu beharreko norbanakoa da. Ez dira objektuak, ez dira produktuak, ez dira makinak, ezta erakusteko gauzak ere.
.
.
.
#animalienaskapena #antiespezista #euskalherria
#animaliak #esplotazioa #beganismoa #beganoa #antiespezismoa #euskara #borroka #basquecountry #animalliberation #antiepeciesism #zapalkuntza
  • Jill Phippsen bizitza eta borroka gogoratu nahi izan dugu animalien alde borrokatzen ari zela hil zutenetik 25 urte pasa direnean. "Animalien askapenaren aldeko mugimenduak ezinbertzekoa du memoria. Memoriak ezinbertzekoa du Jill Phipps". Irakurri osoa gure BIOko estekan.
.
.
.
 #jillphipps #animalliberation #memory
  • Orain dela 25 urte hil zuten Jill Phipps. Ezagutu bere historia 3 zatiz osatutako bideo honetan. 
Borrokatzen dutenak ez dira inoiz ahazten. 
#jillphipps #animalliberation #animalienaskapena
#memoria

Jarraiguzu!

Send this to a friend