Ekitaldiak kargatzen
Ekitaldiak aurkitu

Ekitaldi bisten nabigazioa

Igarotako Ekitaldiak

Ekitaldiak zerrenda nabigazioa

otsailak 2019

San Blas azokan elkarretaratzea

otsailak 3 @ 12:00 pm - 2:00 pm
Abadiño,

Durangoaldea Antiespezistako kideak Abadiñoko San Blas azokan antolatuko elkartaratzea. Zapaldutako animalien aurrean egotera deitu dut, haien hitzetan: "Inork ez duelako eraila izan eta inoren janari bihurtu nahi. Beste animaliak ere norbait direlako eta bizitzen jarraitu nahi dutelako, Abadiñon izango gara bidegabekeria hau salatzeko."

Informazio gehiago »

Ehizaren aurkako bloke antiespezista

otsailak 3 @ 12:00 pm
Donostia, Udaletxean
Donostia,
+ Google Map

Ehizaren aurkako manifestazioak antolatu dituzte Donostian, Bilbon eta Iruñean. Otsailaren 3an eginen dituzte, 12:00etan hasita. Donostiako protestarako bloke antiespezista antolatu du Askekintza taldeak, Alderdi Ederreko lorategietan. Ehizaren aurkako aldarriaren bidez, gizakiz besteko animalia guztien kontrako zapalkuntza salatzea du taldeak helburu.

Informazio gehiago »

Salburuan basurdeak hiltzeko erabakiaren aurkako elkarretaratzea

otsailak 10 @ 12:00 pm
Gasteiz, Andra Mari Zuriaren plaza
Gasteiz,
+ Google Map

Gasteizko Udalak arkulariak kontratatu ditu Salburuako basurdeak hiltzeko, eta erabaki horren aurka elkarretaratzera deitu du Gasteizko Talde Antiespezistak (Equipo Antiespecista Gasteiz). Otsailaren 10ean eginen dute, 12:00etan, Andra Mari Zuriaren plazan. Gasteizko agintariek erran dute Salburuan "basurde gehiegi" dagoela, eta, egoera horri aurre egiteko, animaliok hiltzeko aukera baino ez dute jarri mahai gainean. Lau arkulari kontratatu ditu udalak basurdeak hiltzeko.

Informazio gehiago »

PAL taldeko ekintzaileen hitzaldia

otsailak 13 @ 6:30 pm
Hernani, Urumea Herri Gunea,Elkano 7 + Google Map

Palestinian Animal League taldeko ekintzaile Ahlam Tarayra eta Ahmad Safi Hernanin izanen dira, hilaren 13an, 18:30ean, Urumea Herri Gunean, eta Bilbon, berriz, 14an, Deustuko Herriko Tabernan, 19:00etan. Euskal Herrira etorriko dira, azaltzeko zer testuingurutan lan egiten duen PAL Palestinian Animal League taldeak, animalien babeserako lehen elkarte palestinarrak. Hitzaldian, Palestinan animaliei laguntzeko hainbat moduren inguruan ariko dira, bai eta aurre egin beharreko erronka politiko, kultural eta ekonomikoei buruz ere. Era berean, azalduko dute zer iritzi duen PALek trasbertsalitatea indartzeaz eta Palestinan…

Informazio gehiago »

Ehizaren aurkako ekinaldia

otsailak 16 @ 5:00 pm
Iruñea,

Nafarroako Animalien Askapena (Libertad Animal Navarra) taldea ehizaren aukako ekinaldia prestatzen ari da. Ehizari buruzko informazioa zabaltzea eta, performance baten bidez, jarduera hori salatzea da asmoa. Iruñeko Gazteluko plazan eginen dute protesta, otsailaren 16an, 17:00etan. Parte hartu nahi duenak jo dezala antolatzaileengana.

Informazio gehiago »

Antiespezismoa, Bilboko Herri Unibertsitatean

otsailak 19 @ 6:00 pm - 8:00 pm
EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, Bilbo, + Google Map

Bilboko Herri Unibertsitatean gizakien eta gainerako animalien arteko harremanari buruz ariko dira bi ekintzaile antiespezista, hilaren 19an. EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean eskainiko dute hitzaldia, 18:00etan hasita. Espeziearen auzia jarriko dute mahai gainean, animalien askapenerako mugimenduaren berri emateko.

Informazio gehiago »

martxoak 2019

‘Zezenak’, Iruñea Antitaurinoak antolatutako erakusketa

martxoak 9 - martxoak 21
Kondestablearen jauregia, Nagusia, 2
Iruñea,
+ Google Map

Iruñea Antitaurinoa taldeak argazki eta multimedia erakusketa antolatu du, 'Zezenak' izenburupean. Martxoaren 9an inauguratuko dute, Iruñeko Kondestablearen jauregian, eta hilaren 21era bitarte egonen da zabalik. Aitor Garmendia-Tras Los Muros ekintzaile antiespezistaren 'Fiesta' lelopeko lanek, Jaime Alekosen 'Tauromaquia' izenburupekoek, eta Iago Pradak 'Bullfight' lelopean jasotakoek osatzen dute erakusketa. Hilaren 21ean, gainera, Pradaren izen bereko dokumentala erakutsiko dute, toki berean, 19:30ean.

Informazio gehiago »

‘Gurean’ dokumentalaren emanaldia

martxoak 15 @ 7:00 pm
Arrigorriaga, Gaztetxean + Google Map

Askekintzak eta Linas Kortak zuzendutako 'Gurean' dokumentala eskainiko dute, hilaren 15ean, Arrigorriagako gaztetxean. Argia Saria jaso du aurten, ikus-entzunezkoen atalean. Lau urtez ezkutuan egindako lanaren emaitza da ‘Gurean’. Sokamuturra, idi eta zaldi demak, ahari jokoak, zezenketak, arrantza eta ehiza txapelketak, animalia erakusketak, zaldi edo asto lasterketak… Gizakiz bertzeko animaliak erabiltzen eta zapaltzen dituzten jarduerak anitz dira, eta ezaugarri bera dute denek: ez dira bidezkoak. Hori salatu du ‘Gurean’ dokumentalak, herritarren artean gogoeta bultzatzeko asmoz. Norbanako guztiak errespetatuko dituzten bestak lortzeko…

Informazio gehiago »

‘Aterpetuak’ liburuaren aurkezpena

martxoak 21 @ 7:00 pm
ZAPateneo, Zapateria, 93
Gasteiz,
+ Google Map

Nor kolektiboak 'Aterpetuak' liburua aurkeztuko du, hilaren 21ean, 19:00etan, Gasteizko ZAPateneon. Tras Los Muros ekintzaileak idatzitako lana da, eta Madrilgo Santuario Vegan babeslekuan bizi diren gizakiz bertzeko animalien egunerokoa du oinarri. Hiltegietatik eta haztegietatik salbatutako animaliak dira guztiak. Nor kolektiboak finantzaketa kolektiborako kanpaina egin zuen 2018an 'Refugiados' euskaratu ahal izateko. Auzolanari esker argitaratutako liburua da, ondorioz, 'Aterpetuak'. Hilaren 21ean aurkeztuko dute, 19:00etan, Zapateneon.

Informazio gehiago »

apirilak 2019

Korrika: kilometro antiespezista

apirilak 13
Ermua,

Mugimendu antiespezistak euskararekin eta AEKrekin bat egin nahi du, eta, ondorioz, Nor kolektiboak kilometro antiespezista antolatu du. Ermuan izanen da, apirilaren 13an. Euskal Herriko antiespezista guztiak deitu nahi ditugu euskararen aldeko lasterketan parte hartzera, euskara babesteko eta animalien askapenaren alde korrika egiteko. Laster emanen dugu argibide gehiago. Klika!

Informazio gehiago »
+ Export Events

Instagram

  • Hiltegiak hiltzeko eginda dauden lekuak dira. Bizi nahi zuten norbanakoei bizitza kentzeko esplotazio zentruak. Animaliek sufritzen duten zapalkuntza era garbianean ikusten den lekua.
.
📷Euskal Herriko hiltegi bat Tras los Muros - Aitor Garmendia @traslosmuros .
.
.
. #animalienaskapena  #nor #antiespezista #euskalherria
#animaliak #esplotazioa #beganismoa #antiespezismoa #euskara #euskaraz #borroka #basquecountry #animalliberation #antiepeciesism #zapalkuntza
  • Atzo Ermuan kilometro antiespezista egin genuen Euskal Herri osotik etorritako hainbat aktibistek. Antiespezistok ere, euskararen alde! 
#korrika21 #klika
  • Nor-eko kideok #korrika21 eko lekukoa hartu dugun momentua. mugimendu antiespezistako kide askorekin batera. Gu ere euskararen alde! 
#klika #ermua #antiespezista #antiespezismoa #klikakorrika
  • 📢Adi! Euskal Herriko antiespeziston TOPAKETAK!
.
🗓Maiatzaren 17tik 19ra Hernanin (Gipuzkoa)
.
📝Eman izena info@nor.eus-en
.
Zabaldu!
.
.
.
.
#AntiespezisTopaketak  #animalienaskapena  #nor #antiespezista #euskalherria
#animaliak #esplotazioa #beganismoa #antiespezismoa #euskara #euskaraz #borroka #basquecountry #animalliberation #antiepeciesism #zapalkuntza
  • 🦶Kilometro antiespezistaren egitaraua prest!
.
📅Apirilak 13, larunbata
📌Ermua
.
🔸11:00 Ongietorri eta olinpiadak
🔸12:30 Bazkari %100 begetala km antiespezistaren alde
🔸15:00 Korrika
.
.Animatu eta zabaldu!
.
.
.#animalienaskapena  #nor #antiespezista #euskalherria
#animaliak #esplotazioa #beganismoa #antiespezismoa #euskara #euskaraz #borroka #basquecountry #animalliberation #antiepeciesism #zapalkuntza #korrika
  • 🥚Aukeraketa genetikoan oinarritutako prozesu baten bitartez lortu da (1) . Hau da, arrautza gehien sortzen zituzten oiloak aukeratu dira aldi berean oiloen gorputzak mugaraino behartuz. Honek prolapsoak, minbizia eta beste hainbat arazo larri sortzen dizkie, askotan heriotza eraginez (2). Lurrean edo kaioletan bizitzeaz aparte, kondena genetikoa pairatzen dute arrautzak produzitzeko esplotatzen diren oiloak. .
.
Iturriak: 
Irudiko datua-https://zoovetesmipasion.com/avicultura/gallinas-ponedoras/cuantos-huevos-pone-una-gallina/
(1) https://seleccionesavicolas.com/pdf-files/2009/1/4558-evolucion-de-la-genetica-avicola.pdf
(29 https://freefromharm.org/eggs-what-are-you-really-eating/
.
.
.
 #animalienaskapena  #nor #antiespezista #euskalherria
#animaliak #esplotazioa #beganismoa #antiespezismoa #euskara #euskaraz #borroka #basquecountry #animalliberation #antiepeciesism #zapalkuntza
  • 📖Non erosi Aterpetuak?
. 📍Gasteiz.
-ZAPateneoa
.
📍Donostia.
-Kaxilda
.
📍Bilbo
-La Tienda Comprometida
@latiendacomprometida . -Bohemian Lane @bohemianlanebilbao . -Louise Michel Liburuak
@louisemichelliburuak . -ANTI Liburudenda @anti__liburudenda .
.
📍Orereta.
-Mikelazulo Kultur Elkartea .
.
💰10€
.
💌Irabazi guztiak Santuario Veganera doaz.
.
.
.
.
.
.
.
.
. #animalienaskapena  #nor #antiespezista #euskalherria
#animaliak #esplotazioa #beganismoa #antiespezismoa #euskara #euskaraz #borroka #basquecountry #animalliberation #antiepeciesism #zapalkuntza #aterpetuak #liburuak #liburua #liburudenda
  • Atzo Aterpetuak liburua aurkeztu genuen #gasteiz ko Zapateneoan. Mila esker gerturatu zinatenoi eta bertakoei gonbidapen eta harreragatik! .
.Liburua bertan duzue salgai etorri ezin izan zenutenok.
.
.
.
.
.
#animalienaskapena  #nor #antiespezista #euskalherria
#animaliak #esplotazioa #beganismoa #antiespezismoa #euskara #euskaraz #borroka #basquecountry #animalliberation #antiepeciesism #zapalkuntza #aterpetuak #refugiados #liburua #aurkezpena

Jarraiguzu!

Send this to a friend