
- ekitaldia hau amaitu da.
PAL taldeko ekintzaileen hitzaldia
otsailak 13 @ 6:30 pm
Ekitaldi nabigazioa

Palestinian Animal League taldeko ekintzaile Ahlam Tarayra eta Ahmad Safi Hernanin izanen dira, hilaren 13an, 18:30ean, Urumea Herri Gunean, eta Bilbon, berriz, 14an, Deustuko Herriko Tabernan, 19:00etan. Euskal Herrira etorriko dira, azaltzeko zer testuingurutan lan egiten duen PAL Palestinian Animal League taldeak, animalien babeserako lehen elkarte palestinarrak. Hitzaldian, Palestinan animaliei laguntzeko hainbat moduren inguruan ariko dira, bai eta aurre egin beharreko erronka politiko, kultural eta ekonomikoei buruz ere. Era berean, azalduko dute zer iritzi duen PALek trasbertsalitatea indartzeaz eta Palestinan beganismoa bultzatzeaz.