Ekitaldiak kargatzen
Ekitaldiak aurkitu

Event Views Navigation

Igarotako Ekitaldiak › Conferences

Ekitaldiak zerrenda nabigazioa

otsaila 2019

PAL taldeko ekintzaileen hitzaldia

13 otsaila, 2019 @ 6:30 pm
Hernani, Urumea Herri Gunea,Elkano 7 + Google Map

Palestinian Animal League taldeko ekintzaile Ahlam Tarayra eta Ahmad Safi Hernanin izanen dira, hilaren 13an, 18:30ean, Urumea Herri Gunean, eta Bilbon, berriz, 14an, Deustuko Herriko Tabernan, 19:00etan. Euskal Herrira etorriko dira, azaltzeko zer testuingurutan lan egiten duen PAL Palestinian Animal League taldeak, animalien babeserako lehen elkarte palestinarrak. Hitzaldian, Palestinan animaliei laguntzeko hainbat moduren inguruan ariko dira, bai eta aurre egin beharreko erronka politiko, kultural eta ekonomikoei buruz ere. Era berean, azalduko dute zer iritzi duen PALek trasbertsalitatea indartzeaz eta Palestinan…

Informazio gehiago »

Antiespezismoa, Bilboko Herri Unibertsitatean

19 otsaila, 2019 @ 6:00 pm - 8:00 pm
EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, Bilbo, + Google Map

Bilboko Herri Unibertsitatean gizakien eta gainerako animalien arteko harremanari buruz ariko dira bi ekintzaile antiespezista, hilaren 19an. EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean eskainiko dute hitzaldia, 18:00etan hasita. Espeziearen auzia jarriko dute mahai gainean, animalien askapenerako mugimenduaren berri emateko.

Informazio gehiago »

martxoa 2019

‘Aterpetuak’ liburuaren aurkezpena

21 martxoa, 2019 @ 7:00 pm
ZAPateneo, Zapateria, 93
Gasteiz,
+ Google Map

Nor kolektiboak 'Aterpetuak' liburua aurkeztuko du, hilaren 21ean, 19:00etan, Gasteizko ZAPateneon. Tras Los Muros ekintzaileak idatzitako lana da, eta Madrilgo Santuario Vegan babeslekuan bizi diren gizakiz bertzeko animalien egunerokoa du oinarri. Hiltegietatik eta haztegietatik salbatutako animaliak dira guztiak. Nor kolektiboak finantzaketa kolektiborako kanpaina egin zuen 2018an 'Refugiados' euskaratu ahal izateko. Auzolanari esker argitaratutako liburua da, ondorioz, 'Aterpetuak'. Hilaren 21ean aurkeztuko dute, 19:00etan, Zapateneon.

Informazio gehiago »

maiatza 2019

Mahai ingurua, gizakiz bertzeko animalien erabilerari buruz

9 maiatza, 2019 @ 7:00 pm
Hernani, Biteri kultur etxea + Google Map

Mahai ingurua eginen dute, hilaren 9an, Hernanin, besten esparruko gizakiz bertzeko animalien erabilerari buruz. Herriko Sanjoan Jai Batzordeak antolatu du, eta Biteri kultur etxean eginen dute, 19:00etan hasita. Sokamuturra Bai plataformak eta Askekintza talde antiespezistak parte hartuko dute. Jon Odriozolak zuzenduko du mahai ingurua. Gainera, Gurean eta Toro en la piel dokumentalen hainbat zati eskainiko dituzte.

Informazio gehiago »

Antiespezistek bat egiteko topaketak

17 maiatza, 2019 - 19 maiatza, 2019
Hernani,

Prest dira! Antiespezistek bat egiteko topaketak antolatu ditu Nor taldeak. Maiatzaren 17tik 19ra izanen dira, Hernanin. Hitzaldiak, tailerrak, jolasak, batzarrak, kontzertuak eta bertze eginen ditugu, elkar ezagutzeko eta zaintzeko, ikasteko eta konspiratzeko. Adi! Izen ematea beharrezkoa da! Idatzi info@nor.eus helbidera, eta ekarri lo zakua!

Informazio gehiago »
+ Export Events

Instagram

Instagram has returned invalid data.

Jarraiguzu!

Send this to a friend